Udal euskaltegian matrikulazio epea zabalik iraileko ikastaro trinkorako
Matrikulazio epea zabalik uztaileko 2tik 11ra, 106, 109 eta 112 maila dituzten ikasleentzat. Ikastaroa trinkoa izango da, bi ordu egunean, irailaren 3tik 28ra honako ordutegietan:
- 10:00 - 12:00
- 17:00 - 19:00
- 19:00 - 21:00
Matrikularen prezioa: 32 ordu x 1,13 € = 36 €
Behin behineko zerrendak uztailaren 12an argitaratuko dira - euskaltegiko iragarki-oholean eta www.ametx.net orrian - eguerdiko 12:00etarako. Behin behineko zerrendatik behin betiko onartuen zerrendara pasatzeko ordainagiria aurkeztu beharko da udal euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea uztailaren 13an amaituko da, eguerdiko 13:00etan.