Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

2017/11/27
• Ametx erakundearen web bidez izena eman ahal da formulario bat betez.

Izena emateko esteka hau klikatu: https://www.ametx.eus/eu/zerbitzuak/kirolak/aldez-aurretik-izena-ematea.

Abenduaren 13an amaituko da inskripzio epea, eta abenduaren 15ean zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 20an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta abenduaren 26ra arte, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Abenduaren 27an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak (abenduaren 15eko zozketaren ondoriozko ordenaren arabera), eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

 Pertsona horiek, ikastaroa egin nahi izanez gero, abenduaren 27a eta 28a izango dute ordainketa egiteko.

 Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, abenduaren 29tik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta ordainketa gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

 UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

 Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.