Hemen zaude: Hasiera Albisteak Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

2018/07/09
• Lehiaketak Enrike Renteria margolari ospetsua omentzen du • Lehiaketa Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal-erakundeak lagunduta.

Amorebieta-Etxano, 2018ko uztailak 9. Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak. Lehiaketak bi modalitate ditu: aire zabaleko pintura-lehiaketa eta “Zintzilik”, herriko balkoietan ikusgai jartzen den obra onena saritzeko lehiaketa. Balkoietako obra horiek lehiaketaren eguna baino lehen egin behar dira eta gaurtik aurrera ikusgai jarri Amorebieta-Etxanoko balkoietan. Bertan geratuko dira herriko jaiak amaitu arte.
Lehiaketa Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak antolatu du, Ametx kulturaren udal-erakundeak lagunduta.

Lehiaketa tradizionalaren irabazleak
- 1. Saria, 500 euro: Yohana Soldavilla (Viana).
- 2. Saria 400 euro: Juan Carlos Lang (Bilbao).
- 3. Saria 350 euro: Ricardo Azkagorta (Bergara)
- 4. Saria 300 euro: Iker Mugarra (Zeberio)
- 5. Saria 300 euro: Juan José Altuna (Bergara)
- 6. Saria 300 euro: Lucio Fernandez de Miguel (Vitoria)
- Accésit-a: Pablo Gil y Alberto García.

14 urte baino gutxiagoko irabazleak
- 1. saria: Luken Ruiz (Bedia)
- 2. saria: Maialen Ruiz (Bedia)
- 3. saria: Peru Retenaga (Amorebieta-Etxano)
- 4. Saria: Gari Retenaga (Amorebieta-Etxano)

Zintzilik irabazleak
- 1. Saria, 400 euro: Iñaki Olabarri.
- 2. Saria 300 euro: Alberto García Sánchez (Amorebieta-Etxano)
- 3. Saria 200 euro: Quintina Torres (Amurri)

Yohana Soldevilla eta Iñaki Olabarri Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXI. Edizioaren irabazleak

Argazkia Hilerokoa da