Uztaila amaierara arte luzatuko da Lakaren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa
Herritarrek Jose Javier Lacalle «Laka» zornotzarraren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketari eman dioten harrera onaren ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak erakusketa-denbora luzatzea erabaki du. Horrela, artista zornotzar ezagunaren marrazkiak eta eskulturak bisitatu ahal izango dira uztailaren 29ra arte San Migel kaleko 8. zenbakiko lonjan.
Artistaren azalpenak
Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 17:30etik 21:00etara. Gainera, bertaratzen diren zornotzarrek Jose Javier Lacalle ‘Laka’ artista aurkituko dute bertan, eta galderak egin eta bere azalpenak entzuteko aukera izango dute.