Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelaieta Zentroak urrian hasiko diren sormenezko hamabost bat ikastaro eskainiko ditu

Zelaieta Zentroak urrian hasiko diren sormenezko hamabost bat ikastaro eskainiko ditu

2017/09/01
• Urteko ikastaroen artean daude ekialdeko dantza, saloi dantza, yoga, mindfulness, bitxigintza, zur langintza eta puntua. • Interesatuta daudenek Zelaieta Zentroan eman dezakete izena datorren irailaren 26a baino lehen.

Amorebieta-Etxano, 2017ko irailaren  1a. Amorebieta-Etxanoko Udalak, urtero bezala, sormenezko hainbat ikastaro eskainiko ditu.
Bi ikastaro mota egongo dira. Batetik, urte osoko ikastaroak, urritik ekainera bitartekoak, eta bestetik, iraupen desberdinetako ikastaroak, urria eta otsaila artean egingo direnak.  

Urte osoko ikastaroetan izena emateko epea ostiral honetan hasiko da, irailak 1, eta irailaren 26an amaituko da. Izen-ematea Zelaieta Zentroko harreran egin beharko da eta bertan ordain daiteke ikastaroa. Otsailean urteko ikastaroen bigarren zatian izena emateko epea zabalduko da eta baita epealdi horretarako eskaintzen diren bestelako ikastaroetarako ere.  

Eskainiko diren ikastaroen artean daude ekialdeko dantza, saloi dantza, yoga, mindfulness, bitxigintza, zur langintza eta puntua.
Aurten mindfulness ikastaroa urte osoko ikastaroa izango da zornotzarren artean piztutako interesaren ondorioz. Era beran, ikastaro puntual berriak ere izango dira: josten ikasteko ikastaroa (hasiberrientzat), eskulanak eta sorkuntza, argazkigintza, sevillanak, dekorazioa, flamenkoa, nazioarteko sukaldaritza eta sukaldaritza begetarianoa.

Ikastaro eskaintza osoa ondoko agirian HEMEN aurki dezakezu.