Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeen Tanborrada 2022

Umeen Tanborrada 2022

2022/05/20
Izen ematea maiatzaren 23tik ekainaren 8ra, hemen edo Zelaieta zentroan. ENTSEGUAK Entseguak: Gutxienez entseguen %50ean parte hartu behar da tanborrada egunean parte hartu ahal izateko. Danborrariak Ekainak 22, uztailak 6,13,20. 18:00 Fusilariak Uztailak 5,12,19. 18:00 Kantinariak Uztailak 11,14,18. 18:00

UMEEN TANBORRADA 2022

TANBORRADAREN EGUNA

Umeen tanborrada 2022ko uztailaren 26an egingo da.

 

IZEN EMATEA HEMEN ONLINE  EPEA BUKATUTA !EDO ZELAIETA ZENTROAN EPEA BUKATUTA!

5-13 urte bitarteko umeak eta gaztetxoak hartu ahal dute parte. (2017-2009 urteetan jaioak)

Izena emateko epea: 2022ko maiatzaren 23tik ekainaren 8ra Zelaieta zentroa eta ametx.eus webgunean. Izena emateko umea/gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotze data eta arduradunaren teléfono zenbakia eman beharko da.

 

GORPUTZAK

Gorputzak: Sukaldariak, antortxeroak, fusileroak, kantineroak eta tanborreroak.

Arau orokorra bezala, lehenengo aldiz izena ematen dutenak sukaldariak izan beharko dute, bigarren urtean antortxeroak, hirugarren urtean fusileroak, ondoren kantineroak eta azken urteetan tanborreroak. Dena den, umeari antzinatasunez dagokion gorputzean lekurik ez balego , umeak aurreko urteko gorputzean errepikatu beharko du.

Umeari dagokion gorputza esleitzeko adina izango da kontutan eta nagusienak izango dira hurrengo gorputzera pasatzeko lehentasuna izango dutenak.

Urte baten parte hartzen ez bada, hurrengo urtean izena ematerakoan, tanborradako azken partehartzean izandako gorputza hartuko da erreferentzia bezala.

 

ARROPA

Behin gozputzak esleituta hau da eraman beharreko arropa:

SUKALDARIAK: Praka luze zuria. Alkondara zuria.

ANTORTXEROAK: Praka luze bakeroa. Alkondara zuria.

FUSILEROAK: Praka luze zuria. Alkondara zuria.

KANTINEROAK: Praka luzea/gona urdina (Arrantzale) edo bakero iluna. Alkondara zuria.

TANBORREROAK: Praka luze zuria. Alkondara/kamiseta zuria.

 

ENTSEGUAK

Entseguak: Gutxienez entseguen %50ean parte hartu behar da tanborrada egunean parte hartu ahal izateko.

Danborrariak Ekainak 22, uztailak 6,13,20.  18:00

Fusilariak Uztailak 5,12,19. 18:00

Kantinariak Uztailak 11,14,18. 18:00