Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa eta diagnostikoa egin du

Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa eta diagnostikoa egin du

2018/07/12
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako prozesu parte-hartzailean zornotzarren iritzi eta ekarpenak jaso dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa eta diagnostikoa egin du. Elhuyar Aholkularitzaren gidaritzapean, Udalak orain arte egindako lanaren nondik norakoak aztertu ditu: euskararen transmisioan, sentsibilizazioan, aisialdian... Ebaluazio eta diagnostiko hau egiteko ezinbestekoa izan da zornotzarren parte-hartzea. Hiru modutara gauzatu da parte-hartzea: elkarrizketa sakonak, on-line inkesta (220 zornotzarrek bete dute) eta tailer ireki bat.

Eskerrik asko prozesu honetan parte hartu duzuen guztioi. Diagnostiko honekin, hurrengo ESEP egiteko oinarriak zehaztu dira.

Dokumentua irakurtzeko egizu klik hemen.