Udako Trinkoak
AMOREBIETA-ETXANOKO UDAL EUSKALTEGIA
EGA taldea / HABE 3. maila
EKAINA/UZTAILA
Ikastaroak:
Matrikula epeak:
Sarrera probak:
5 ordu egunean (08:30-14:00)
Matrikula: 100 ordu x 1,13 €= 113 € |
---|
Informazio gehiago:
AMOREBIETA-ETXANOKO UDAL EUSKALTEGIA
San Pedro, 5
TEL. eta FAXa: 946732026
E-MAILA: euskaltegia@ametx.net
2012ko EGA TALDEA eta HABE 3. maila
EKAINA/UZTAILA
Matrikula egin aurretik arretaz irakurri ondoko oharrak.
1.- Ikastaroan matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba egin beharko du.
2.- Sarrera probak maiatzaren 30ean eta ekainaren 13an egingo dira, arratsaldeko 16:00etan, Udal Euskaltegian. Hiru atal izango ditu:
• Atariko proba
• Idazlan luzea
• Ahozko azterketa
3.- Sarrera proban EGA azterketara eta HABEko 3. mailara aurkezteko maila egokia erakusten duten ikasleek egin ahal izango dute ikastarorako matrikula. 3. mailara aurkeztu ahal izateko ikastaroa gainditu beharko da. EGAra aurkeztea, ordea, librea da.
4.- Plaza kopurua mugatua izango da eta lehentasuna aurre-matrikularen zenbakiaren eta mailaren araberakoa izango da.
5.- Onartuen behin behineko zerrendak maiatzaren 31n eta ekainaren 14an argitaratuko dira ―euskaltegiko iragarki-oholean eta www.ametx.net orrian― arratsaldeko 16:00etarako.
6.- Behin-behineko zerrendatik behin-betiko onartuen zerrendara pasatzeko ordainagiria aurkeztu beharko da udal euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea ekainaren 1ean eta ekainaren 15ean amaituko da, eguerdiko 13:00etan.