Hemen zaude: Hasiera Albisteak TTIPIA erakusketa Zelaietako erakusketa gelan

TTIPIA erakusketa Zelaietako erakusketa gelan

2021/12/16
Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, TTIPIA ERAKUSKETAN.

Loraldia Elkarteak, udaberrian Bilbon egiten duen festibalaz gain, kultura, bizitzaren erdigunean kokatzeko, beharrezko dugun trasmisioa helburu duen LORALDIA ESKOLA-ren ERAKUSKETA bat inauguratu berri du Zornotzan.

Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, TTIPIA ERAKUSKETAN.

Udazkenean, ikastolan TTipia proiektuaren bitartez ezagututako 4 artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituz (EIDER EIBAR Ilustratzailea, AINHOA ORTELLS margolaria, ELENEA MENDIZABAL eskultorea eta ERIZ MORENO argazkilaria), esperimentaziotik, jolastuz eta sormenez, artelan ikusgarriz osatutako erakusketa bat osatu dugu.

Abenduaren 15etik 23ra egongo da ikusgai, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.

Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere. Ea guk ere, gure ondorengoen bide bera hartzen dugun, eta kultura gure bizitzen erdigunean jarri eta bizi egiten dugun.

Gonbita luzatuta geratzen da…

 LORALDIA ELKARTEA

LORALDIA ESKOLA

TTIPIA PROIEKTUA