Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tête à tête -Toti Martinez de Lezea - solasaldi literarioa

Tête à tête -Toti Martinez de Lezea - solasaldi literarioa

2013/03/27
apirilak, 4 - 19:30 - BIBLIOTEKA +

Mareas da Toti Martínez de Lezea idazlearen azken lanaren izenburua. Kostaldeko herri banatan kokatzen diren 35 kontakizunen bilduma da. Emakumea dute guztiek protagonista.Mareas lanera euskal kostaldeko 35 herritako 35 emakumeren historiak daude bilduta, Baionatik hasi eta Muskizeraino. Itsasoak edo gerrek eramanda, sarri askotan etxetik kanpo zebiltzan gizonen faltan,  ardatz eta funts bihurtu ziren emakumeei eskainitako omenaldia.Idazleak dioenez, ia ez dago Euskal Herrian erreginarik, emakume itzaltsurik, Katalina Erauso eta besteren bat salbuetsitaHorregatik, denetarikoak aurki daitezke gure historian zehar gertatzen diren kontakizun horietako protagonisten artean.Toti Martínez de Lezea Euskal Herriko idazlerik ospetsuenetako bat da, eta  30 liburutik gora ditu idatzita. Hauxe dugu, dena dela, itsasoaren inguruan dakarkigun lehenbiziko lana.
Mareas euskaraz ere argitaratu da, Urak Dakarrena izenburupean, Benito Lertxundiren lehenengo abestietako bat gora ekarriaz.