Santiago Onaindia bekaren XII. edizioko lana argitaratu da, eta hasiera eman zaio XIII. edizioari
2013/05/13
• Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez da lanaren izenburua, eta Pio Perez Aldasoro irakasle eta ikertzaileak egin du.
• Oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginen barruan kokatuta dagoen lana da, historiako garai ilunak dakarzkiguna.
• Bestalde, abian jarri du Amorebieta-Etxanoko Udalak bekaren XIII. edizioa.
• Beka honek 9.000 euroko zuzkidura dauka, eta lana burutzeko epea urtebetekoa da.
XIII. ediziorako proiektuak aurkezteko oinarriak, HEMEN.