Hemen zaude: Hasiera Albisteak PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS "Zazpikoloroa" SARRERAK AGORTUTA

PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS "Zazpikoloroa" SARRERAK AGORTUTA

2012/08/24
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Amorebieta Etxanoko, Amorebieta IV frontoian izango dira irailaren 22an arratsaldeko 17:00etan "Zazpikoloroa" ikuskizunarekin.

SARRERAK AGORTUTA

Irailaren 4an hasiko da sarreren salmenta, goizeko 10:00etan Zelaieta zentroan, eta lagun bakoitzeko 5 sarrera emango da gehien jota. Honakoak izango dira prezioak:

- Prezio arrunta: 8 euro.

- Zornotza Aretoko Bazkideentzat edo Ume Txarteldunentzat: 5 euro (Txartel bakoitzeko, sarrera bakarrak izango du deskontua).

Deskontudun txartela erabilita eskuratutako sarrerekin batera, txartela bera aurkeztu beharko da ikuskizunaren egunean frontoira sartzeko.

Zazpikoloroa

Mundua koloreztatuko duen Zazpikoloro hegazti magikoa jaiotzear dago... Gauaren erdian, baina, Belekoi andre maltzurrak bere baitan Zazpikoloro daraman arrautza bahituko du, mundua kolorerik gabe uzteko. Patakon pirataren laguntzaz, arrautza aurkitu beharko dute pailazoek egunsentia baino lehen. Lortuko ote dute Zazpikoloro askatu eta mundu koloretsua babestea?