Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

2019/02/07
Musua ikuskizuna Amorebieta IV frontoian eskainiko dute martxoaren 1ean 17:30an

Martxoaren 1ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Amorebieta-Etxanora hurbilduko dira azken urteetan bezala. Oraingoan "Musua" ikuskizuna aurkeztuko dute arratsaldeko 17:30an Amorebieta IV frontoian.

Aurten sarrerak otsailaren 8tik aurrera salduko dira www.ametx.eus webgunetik eta Zornotza Aretoko makinan. Horrela edozein ordutan erosi ahal izango dira eta sortzen ziren kolak saihestu.

Sarrerak bi gunerako erosi ahal dira:

PISTA: 3 urtetik gorakoentzat. Jesarleku barik. Prezioa: 6€

GRADAK: Jesarlekurekin. Adin guztietarako. Prezioak: 3 urtera arte 3€/ 3 urtetik gorakoentzat 6€ (Adina atean bertan egiaztatuko da)

SARRERAK HEMEN EROSI