Hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 24an irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko bigarren hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

Otsailaren 24an irekiko da Larrea kiroldegiko 2020ko bigarren hiruhilabeteko ikastaroetan izena emateko epea

2020/02/10
Aurretiko izen-ematea etxetik gauza dezakete erabiltzaileek, Internet bidez.
Otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartekoa izango da inskripzio epea, eta martxoaren 11n zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, goizeko 9:00etan. Zozketa egin eta gero, 13an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta martxoaren 22ra arte konfirmatu ahalko dute interesdunek matrikula. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan interesa berresten ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Interesa duten pertsonei aurretiko-izen-ematea on-line betetzea gomendatzen da, izapidea arinago eta erosoago egite aldera. Bestela, Larrea kiroldegiko sarreran emango dute izena, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 8:30etik iluntzeko 20:30era bitartean.

Matrxoaren 25ean argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

Lekua esleitzen zaienek, ikastaroa egin nahi izanez gero, martxoaren 25ean bertan eta 26an egin ahalko dute matrikula. Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, martxoaren 30etik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta matrikula gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

Oraingo edizio honetan ere ikastaro guztiak, spinning eta igeriketa barne, hiru hilabetekoak izango dira, eta ikastaro osoa ordainduko da.

Ikastaroetan dauden lekuak ahalik eta era bidezkoenean banatze aldera, zozketa bidez ikastaroetako batean lekua lortzen duten pertsonek, beste ikastaroetan lekuak libre badaude baino ezingo matrikulatu. Hori horrela, gomendatzen da gehien jota hiru ikastaro edo ordutegi ezberdin eskatzea.

Ikastaroetako lekuen zozketaren ordena aleatorioa izango da, eta zozketa bidez ebatziko.

UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Udaleko Kirol zerbitzuek ezarrita dutela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

HEMEN aurki daiteke ikastaroen eskaintza, zehazturik.