Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ondarearen Europako jardunaldiak

Ondarearen Europako jardunaldiak

2017/09/22
Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko.
  • NEU NAIZ NEURE PAISAIA XV-XXI MENDEETAKO ZORNOTZAKO JENDEA ETA TOKIAK. ENRIQUETA SESMEROREN HITZALDIA.

Enriqueta Sesmero Historia- doktorearen eskutik geure paisaiaren ezinbesteko osagaiak birpasatuko ditugu, eta saiatuko gara haiek ulertzen. Nork sortu zituen? Zer helbururekin? Aldatu al dira denboran zehar? Zer lotura daukate lehengo jendearen bizimoduarekin? Eta gurearekin? Zer utiziko dugu etorkizunerako? Galdera horiek lagunduko digute geure existentzia ere ulertzen.
Hizkuntza: Gaztelania. Elkargunea: Zelaieta zentroko auditoriuma. Eguna eta ordua: Asteazkenean, urriak 18, 19:30ean. Informazioa eta erreserbak: 946 300 650. Lekuak mugatuak dira.

  • PAISAIA BEGIRADAN. ARGAZKIGINTZA-LANTEGIA.

Txelu Angoitia argazkilariak zuzendutako lantegia. Amorebieta-Etxanoko paisaiarako begirada desberdinak probatzeko bidea emango digu. Bere zatirik praktikoenean, lantegia "noraezari" buruzkoa izango da; jomuga zehatzik gabeko paseotzat hartuta. Lantegian parte hartzen dutenek bakarka ibiliko dira Zornotzako kaleetan zehar, "isurtzen uzteko" ariketa batean, begirada zorrozten eta hiria "bestela" ikusten saiatzen. Begiratzen ikasten, azken batean.
Hizkuntza:  Gaztelania. Elkargunea:  Zelaieta zentroa. Eguna eta ordua:  urriak 21, 10:00etan. Informazioa eta erreserbak:  946 300 650. Lekuak mugatuak dira.

  • ARBURU, TALAIA BIKAINA. BISITA GIDATUA.

Arburu Bizkargi mendiguneko 550 metroko tontor bat da; bertatik gure udalerriko ikuspegirik osoen eta deigarrienetako bat ikus daiteke: haren kokapena, haranaren zabalera, Aramotz mendigunea, Gorneia, Urduñako mendiak, itsasoa... Iñaki García geologoak lagunduta, ezagutuko dugu nola eratu den Zornotzako haran osoa denboran zehar. Bi bisitaldi izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz; Gorozika-Bizkargi bidearen eta Zornotza-Bizkargi bidearen arteko gurutzetik irtengo dira, eta ibilbide labur baten ostean Arburu mendira igoko dira.
Hizkuntza:  Euskara/gaztelania. Elkargunea:  Gorozika-Bizkargi pista eta Zornotza-Bizkargi pista gurutzatzen diren tokia. Eguna eta ordua:  Larunbatean, urriak 21, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz). Informazioa eta erreserbak:  946 300 650. Lekuak mugatuak dira.

  • SELFIE-LEHIAKETA. ARGAZKIGINTZA-LEHIAKETA.

Selfie-joko-lehiaketa bat, Zornotzako paisaiak ezagutzeari eta identifikatzeari buruzkoa.

Selfie Lehiaketa Instagramen #paisaiaselfiezornotza

LEHIAKETAREN GAIA

Europar Ondare Jardunaldiak direla eta, Amorebieta-Etxanoko paiasaiaren selfie lehiaketa antolatzen da, “Paisaia eraikitzen” izeneko ekintzekin batera. Partehartzaileek haien argazkiak zabaldu behar dituzte instagramen #paisaiaselfiezornotza hastaga erabilita. Selfien gymkhana burutzen dutenen artean irabazleak zozketatuko dira. 3 irabazle egongo dira. Bakoitzak Amorebieta-Etxanoko Dendariak elkarteetako dendetan erabiltzeko bono bat irabaziko du.

PARTE HARTZEK ARAUAK

  • Urriaren 2an hasten da eta urriaren 21ean bukatuko da (data biak barne).
  • Argazkiak publikoki zabaldu beharko dira Instagramen #paisaiaselfiezornotza hastaga erabilita.
  • Lehiaketan parte hartzeko epea bukatuta gymkhana osatzen duten 12tik gutxienez 8 selfie argitaratu dutenen artean zozketatuko dira sariak:
    • Baseliza bat
    • 40 urtetik gorako zuhaitz bat
    • Astepe
    • Organo, klaustro edo erretaula bat
    • Amorebieta
    • Etxano
    • Trenbidetik urrun dagoen hilerri bat
    • Idi-probetako harri bat
    • VOF
    • Lantegi bat
    • Etxerik altuena
    • Burdin zubia
  • Ametx Erakundeak irudiak ez argitaratzeko, edo argitaratutakoak kentzeko edo ezabatzeko eskubidea du, irudiak giza eskubideen kontra, edo begirunezkoak edo gustu onekoak ez badira. 
  • Lehiaketan parte hartzeak baldintza hauen onarpena suposatzen du. Ametxek izango du erabakiak hartzeko eskubidea arauetan agertzen ez den edozein gairako..
  • Sarien zozketa publikoa izango da.

 

 

LEHIAKETAREN SARIAK: Irabazleen iragarpena:

Sariak:

  • 1. Saria 200€ko bonoa
  • 2. Saria 140€ko bonoa
  • 3. Saria 80€ko bonoa

.
Eguna eta ordua:  Urriaren 2tik 21era. Informazioa:  946 300 650.