Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanok Zornotzako nazioarteko krosaren 63. edizioa hartuko du

Amorebieta-Etxanok Zornotzako nazioarteko krosaren 63. edizioa hartuko du

2017/01/04
• Froga igande honetan izango da, urtarrilak 8, eta bertan estatu mailako eta nazioarteko atleta onenek parte partuko dute • Emakumezko absolutoa 8,7 kilometroko ibilbidea izango du eta gizonezkoa 10,7 kilometrokoa. Gainera, lasterketa paralinpiko bat eta gizon-emakumezko herri-lasterketa bat egingo da nahi duen pertsonari zabaldua

Amorebieta-Etxano, 2017ko urtarrilaren 4a. 600 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriko zelaian, igandean, 2017ko urtarrilaren 8an izango den Zornotzako Nazioarteko Krosaren 63.edizioan.

Hamaika froga izango ditu txapelketak. Infantil-kadeteak hasiko dira, gero alebin neska eta mutilak eta jarraian juvenil-juniorrak. Ondoren, 1,9 kilometrotako lasterketa paralinpikoa egingo da bigarren urtez eta jarraian 4,7 kilometrotako herri-lasterketa nahi duen pertsonari zabaldua.

Emakumezko froga absolutoak 8,7 kilometro izango ditu eta gizonezkoak 10,7 kilometro. Zornotzako belarrezko zirkuitotik, munduko onenetarikoa, nazioarteko eta estatu mailako atleta nabarmenenak pasatuko dira.Zirkuito hau atletismoaren arloan erreferente bihurtu da eta Europako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta dago, baita Espainiako, Euskal Herriko eta Bizkaiko Federazioarenean ere. Gainera, ANOC, Kros antolatzaileen estatu mailako elkartearen egutegian dago. Frogak, Kutxabank-eko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, baita Amorebieta-Etxanoko laguntza ere.