Hemen zaude: Hasiera Albisteak Marmitako txapelketa 2017

Marmitako txapelketa 2017

2017/06/28
Izena emateko epea Gazte Informazio Bulegoan ekainaren 29tik uztailaren 14ra arte

1 Amorebietako jaietako kuadrilen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 22an egingo da Zubiondo plazaren inguruan.

2 Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik AMETX Erandunde Autonomoaren Gazte Informazio Bulegoan izena ematen badu. Izen ematea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da eta uztailaren 14ean eguerdiko 13:00etan amaituko da.

3 Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, eta lehiaketaren garapen egokirako, izena ematerakoan, kuadrila bakoitzeko kide batek AMETX txartela izan eta aurkeztu beharko du. Pertsona hori mailegatutako materialaren arduraduna izango da eta materiala ez jasotzea, ez itzultzea, edo egoera ez egokian itzultzekotan hurrengo zenbatekoen arabera ordaindu beharko ditu:

Mahaia: aleko prezioa 30€

Aulkia: aleko prezioa 20 €

Bestelako zigorrak: 50€

Zigorra jarriko da honako egoera hauek gertatuz gero:

-          Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.

-          Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.

-          Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.

-          Arautegian agertzen ez den antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer

4 Lehiaketako/txapelketako koadrilei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 19an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrila bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

5 Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten koadrilei. Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; bueltatu: 13:00 – 19:30.

6 Koadrilek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.

Sari banaketa 14:30etan izango da.

Lapikoak gehienez, 25 zm-ko diámetroa izan dezakete.

7 Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETXeko bi kide eta kuadrila antolatzaileko beste bi kideek osatuta.