Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mangamore jaialdiak milaka bisita izan ditu asteburuan, eta bisitariek programatutako 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute

Mangamore jaialdiak milaka bisita izan ditu asteburuan, eta bisitariek programatutako 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute

2018/10/17
• Hauexek izan dira parte-hartzaile gehien izan dituzten ekintzak: Behotsik orkestraren ostiraleko kontzerta, larunbateko Cosplay txapelketa eta Zwei taldearen kontzertua, eta igandeko Dance lehiaketa • Luna Dangelis eta Deiak-ekin egindako topaketetan mila pertsona baino gehiago bildu ziren larunbatean zein igandean • Hitzaldi eta aurkezpenetan, halaber, aurreko urteetan baino jende gehiagok hartu du parte, batik bat, Noh antzerkian eta Jasone Irastorzak emakumeei eta bideojokoei buruz eskainitako hitzaldian

Amorebieta-Etxanon, 2018ko urriaren 16an. Mangamore jaialdiaren hamabigarren edizioak, aurten ere, arrakasta handia izan du, eta 14.000 pertsona baino gehiago izan dira bertan jaialdia antolatu den hiru egunetan. Amorebieta-Etxano anime eta Japoniako kulturarekin zerikusia duten 100 jarduera baino gehiagoren agertokia izan da. Parte-hartzaile batzuk beste probintzia batzuetatik etorri direla nabarmendu behar da, Pilareko zubia izan da eta. Igande goizean, nahiz eta eguraldiak lagundu ez, 1.200 pertsona bildu ziren Luna Dangelis eta Deiak youtuber-ren topaketan eta sinaduren txokoan. Arratsaldean, bestalde, ia 1.400 pertsona egon ziren Dance lehiaketa ikusten.

Ostiralean eta larunbatean etorri da jende gehien, eta milaka pertsona bildu dira askotariko jarduerak egiteko; besteak beste honako hauek izan ditugu: tailerrak, musika-emanaldiak, txapelketak, bideojokoak eta haurrentzako jarduerak. Ekimenen artean ikuskizunek izan dute arrakasta gehien, Behotsik orkestraren kontzertuak, Taiko Issho Daiko taldearen kontzertuak eta Cosplay lehiaketak esaterako, bai eta Japoniako nesken Zwei izeneko rock taldeak ere.

Era berean, pertsona ugari bildu ziren, bai bideojokoen lehiaketetan, bai Cristina Sombray sukaldariak larunbatean eskainitako sushi dastatzean. Oro har, gastronomia-gune berriari balorazio oso ona eman zioten bertara joan zirenek.