Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mahai ingurua bost eskultorerekin ‘Gaurko euskal eskultura’ erakusketaren baitan

Mahai ingurua bost eskultorerekin ‘Gaurko euskal eskultura’ erakusketaren baitan

2022/06/14
Artistekin topaketa eta solasaldia ostegun honetan, ekainak 16, izango da, 19:00etan hasita, Zelaieta Zentroan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bi erakusketa antolatu ditu hilabete honetarako, biak ere protagonista nagusi batekin: euskal eskultura. Alde batetik, ekainaren 1etik, San Migel kaleko 8. zenbakiko lonjan, José Javier Lacalle ‘Laka’ artistaren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa ikus daiteke. Bestalde, joan den astetik, Zelaieta Zentroan 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanak daude ikusgai, ‘Gaurko euskal eskultoreak’ izenburupean.

 

Azken erakusketa honen harira, ostegun honetan, ekainaren 16an, mahai inguru bat izango da, bertan parte hartzen duten bost eskultore protagonisten solasaldiaz gozatzeko. Honela, ‘Laka’, Olatz Pereda, German de los Ríos, Dabil eta Efren arituko dira beraien obraz hizketan 19:00etatik aurrera, Zelaieta Zentroan bertan.

 

100 euskal eskultore baino gehiago 'Gaurko euskal eskultoreak' erakusketan

Azken Muga Elkarteak antolatu du Zelaieta Zentroan erakusketa hau, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin. Ekainaren 7an inauguratu zen eta 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanak daude bertan, horien artean ‘Laka’ zornotzarrarenak ere. Erakusketa honen helburua da zornotzarrei euskal eskultura erakustea eta honek historian zehar izan duen garrantzia ezagutaraztea, izan ere, sektore honek beste inork ez bezala Euskal Herriaren esentzia irudikatzen jakin izan du.