Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena

2018/05/15
• Lemoan erroldatuta dauden biztanleei Larreako kiroldegian abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie. • Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie.

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzak 14.  Kirol zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta udalerrien zerbitzuei etekin oparoagoa ateratzeko xedez, 2017an sinatutako hitzarmena berritu egin dute Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako udalek. Akordio horri esker, Lemoan erroldatuta dauden biztanleei, Amorebieta-Etxanoko Larrea kiroldegian urteko, sei, lau edo hiru hilabeteko abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie Larrea kiroldegiko igerilekuetan.

Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie igerilekua erabiltzeko.

Era berean, Amorebieta-Etxanon erregistratuta dauden padel eta futbol areto elkarteei, Lemoako kiroldegiko instalazioak erabiltzeko erreserba eginez gero, Lemoan erregistraturik dauden elkarteei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzen zaizkie.