Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larrea kiroldegiko fitness gimnasioa zabalik egongo da igande goizetan

Larrea kiroldegiko fitness gimnasioa zabalik egongo da igande goizetan

2017/02/10
• Otsailaren 12tik aurrera jarriko da indarrean ordutegiaren handiagotzea. • Gainerako orduetan bezala, begiralea izango da bertan, ariketetan laguntzeko eta zuzentzeko. • Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era erabili ahalko dute fitness gimnasioa interesa duten guztiek.

Erabiltzaileen eskariak aintzat hartu eta instalazioen erabileraren zenbaterainokoari erreparatuta, Amorebieta-Etxanoko udalaren mendeko kirol zerbitzuak kudeatzen dituen Ametx erakunde autonomoak kirol-praktikaren sustapenaren  aldeko apustuari eutsirik, irekita izango du igande goizetan ere Larrea kiroldegiko fitness gimnasioa.

Ohi bezala, begiralea izango da instalazioetan erabiltzaileei laguntzeko eta kirolaren praktikan zuzentzaile jarduteko.

Gimnasioaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era bitartekoa izango da.