Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larrea Kiroldegiak ekainaren 1ean irekiko du uztaileko ikastaroetarako aurre-inskripzioa

Larrea Kiroldegiak ekainaren 1ean irekiko du uztaileko ikastaroetarako aurre-inskripzioa

2022/05/24
Aurre-inskripzioa egiteko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta kiroldegian bertan edo www.ametx.eus webgunean eman ahal izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako Larrea Kiroldegian. Horrela, adin guztietako zornotzarrek kirola egin ahal izango dute: helduentzat spininng, G.A.P eta pilates ikastaroak egongo dira; eta haurrentzat igeriketan hasteko ikastaroak.

Aurre-inskripzioa eta baldintzak
Aurrez izena emateko epea ekainaren 1etik 10era egongo da zabalik, Larrea kiroldegiko harreran edo www.ametx.eus webgunean. Eskainitako plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da ekainaren 13an.  Hurrengo egunean, ekainaren 14an, plaza lortu duten pertsonen izen-abizenak argitaratuko dira iragarki-taulan. Udalak gogorarazi du pertsona bakoitzaren ardura izango dela zerrenda horretan agertzen den egiaztatzea.

Horrela, plaza duten pertsonek ekainaren 21era arte ordaindu ahal izango dute ikastaroa, banku-txartelaren bidez. Itxaron-zerrendan daudenek ekainaren 23an eta 24an egin beharko dute ordainketa, eta, kasu horretan ere, beraien ardura izango da zerrendan agertzen diren egiaztatzea. Udalak gogorarazi du plaza lortu arren ezarritako epean ordaintzen ez duten eskatzaileek plaza izateko eskubidea galduko dutela.

Era berean, ordainketak egiteko epea igarota, plazaren bat hutsik geratuko balitz, ekainaren 27tik aurrera zabalduko litzateke berriz ere izena emateko aukera. Kasu honetan, plazak betetzeko Larrea kiroldegiko harrerara izena ematera eta ordainketa egitera gerturatzen diren pertsonen ordena errespetatuko da.  

Azkenik, ordainketa egin ondoren baja eman nahi duten pertsonek idatziz egin beharko dute, eskaera Zelaieta zentroan erregistratuz. Baja eskatzeko data hartuko da erreferentzia gisa itzulketaren zenbatekoa kalkulatzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako Larrea Kiroldegian. Horrela, adin guztietako zornotzarrek kirola egin ahal izango dute: helduentzat spininng, G.A.P eta pilates ikastaroak egongo dira; eta haurrentzat igeriketan hasteko ikastaroak.

Aurre-inskripzioa eta baldintzak
Aurrez izena emateko epea ekainaren 1etik 10era egongo da zabalik, Larrea kiroldegiko harreran edo www.ametx.eus webgunean. Eskainitako plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da ekainaren 13an.  Hurrengo egunean, ekainaren 14an, plaza lortu duten pertsonen izen-abizenak argitaratuko dira iragarki-taulan. Udalak gogorarazi du pertsona bakoitzaren ardura izango dela zerrenda horretan agertzen den egiaztatzea.

Horrela, plaza duten pertsonek ekainaren 21era arte ordaindu ahal izango dute ikastaroa, banku-txartelaren bidez. Itxaron-zerrendan daudenek ekainaren 23an eta 24an egin beharko dute ordainketa, eta, kasu horretan ere, beraien ardura izango da zerrendan agertzen diren egiaztatzea. Udalak gogorarazi du plaza lortu arren ezarritako epean ordaintzen ez duten eskatzaileek plaza izateko eskubidea galduko dutela.

Era berean, ordainketak egiteko epea igarota, plazaren bat hutsik geratuko balitz, ekainaren 27tik aurrera zabalduko litzateke berriz ere izena emateko aukera. Kasu honetan, plazak betetzeko Larrea kiroldegiko harrerara izena ematera eta ordainketa egitera gerturatzen diren pertsonen ordena errespetatuko da.  

IKASTAROAK ETA IZEN-EMATE EPEAK