Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontu-leku liburutegian

Kontu-leku liburutegian

2017/12/29
Istorioak kontatzeko plazerra eta liburuen ezagutzak dakarren liluraz gozatzeko gunea. Tailerra haurraren gurasoekin batera burutuko da eta literaturarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotzeko oso baliogarria da.

3/4 urte/años. Ostiraletan 17.30etik 18.30era

5/6/7 urte/años. Ostiraletan 18.30etik 19.30era

Ostiraletan, 9 saio, urtarriletik martxora.

-   URTARRILA / Enero: 19,26

OTSAILA / Febrero:  2,16,23

MARTXOA/ Marzo:  2,9,16,23

Dinamizatzailea: Aitor Ormaetxea.

-         Plaza mugatuak : 8 ume + ama edo aita

Lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean parte hartu ez zuten umeek.

Dauden plazak baino pertsona gehiagok ematen badute izena, ZOZKETA egingo da. Izena ematean, parte- hartzaileek 9 saioetara etortzeko konpromisoa hartuko dute.

Eman izena liburutegian. Izena emateko epea: urtarrilaren 3tik 17era.

Kontu-leku liburutegian

Kontu-leku