Hemen zaude: Hasiera Albisteak KONBENIO IKASGELAK ateak zabaltzen ditu

KONBENIO IKASGELAK ateak zabaltzen ditu

2021/10/22
Urriaren 22tik aurrera zabalik egongo da. nbenio Kaleko 10. zenbakian dagoen Ikasgela. Pandemia aurretik zuen ordutegi bera izango du: astelehenetik igandera, goizeko 08:00etatik gauerdiko 00:00ak arte
  •     Ikasgelan, gehienez, 21 pertsona egon daitezke; bakarkako lanak egiteko erabili ahal izango da, eta ez taldekoak.

 

Txartela pasa beharko da irakurgailutik, sartu-irtena egiteko

Udaletik gogorarazi dute, gehienez, 21 pertsona egon daitezkeela Ikasgelan, hau da, bat  lanpostu bakoitzeko; eta bakarkako lanak egiteko bakarrik erabili ahal izango dela, eta ez taldekakoak. Pertsona kopurua uneoro jakin ahal izateko, sartu-irtena egiterako orduan erabiltzaile bakoitzak bere txartela pasa beharko du. Era berean, Ikasgela 18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute, edota urte honetan 18 urteak betetzen dituztenek.

 

Herrian sortzen diren beharrei erantzuteko Ikasgela

Udalak 2019an berritu zuen Konbenio kaleko Ikasgela, herrian sortu daitezkeen beharrei erantzuna emateko helburuarekin.