Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirol zerbitzuetako abonuetan aldaketak egiteko epea irekita

Kirol zerbitzuetako abonuetan aldaketak egiteko epea irekita

2018/12/17
Abonodunak diren erabiltzaileek 2019ko urtarrilaren 4a baino lehen eskatu ahalko dituzte aldaketak.

Ametx erakunde autonomoak 2019ko urtarrilean gauzatuko ditu udalaren kirol instalazioak erabiltzeko urteko abonua helbideratuta daukaten erabiltzaileen kuoten kobrantzak.

Abonodunak diren erabiltzaileek ordaintzeko moduari, helbideratzeari, kontu zenbakiari… dagozkien aldaketak egin edo baja eman nahi izanez gero, 2019ko urtarrilaren 4ra arteko epea edukiko dute aldaketa horiek eskatzeko. Horretarako, zuzenean joan ahal dira Kiroldegiko edo Zelaieta Zentroko Erregistrora, edo posta elektronikoz egin dezakeete, kirolak@ametx.eus helbidera e-maila bidalita.