Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirol jaia 2019

Kirol jaia 2019

2019/05/15
Jolas- eta kirol-jardunaldia, herritar guztiei irekia, ekainaren 2an, Larrea kiroldegian.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zerbitzuak, lurralde historikoko 35 udalerriekin batera, “KIROLARI ATEAK ZABALIK” “KIROL JAIA”antolatu du ekainaren 1 eta 2rako.
Larrea kiroldegian ateak zabalik egongo dira ekainaren 2an, igandea, goizeko 10:30etikeguerdiko 12:30era, bertan programatu diren ekintzetan parte hartu nahi duten guztientzat.

Honakoak dira praktikatu ahalko diren diziplinak:

  • Tenis jolasak.
  • Arku-tiroa
  • Saskibaloia
  • Futbola
  • Padela
  • Igeriketa

Ekimen honek helburu hirukoitza dauka; izan ere, gizarte sektore guztietan jolasteko eta parte hartzeko kirola sustatzeak osasunerako, gogobetetze pertsonalerako eta gizarte harremanen garapenerako dakartzan onurak azpimarratzeaz gain, udalerrietan dauden kirol-baliabideak ezagutzea eta ingurune naturalak zein hiriko eremuek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzea, eta herritar guztiek
kirol-jarduerak praktikatzeko aukera izateko baldintzak eta espazioak bermatzea ere bilatzen baitu.

Informazio gehiago: HEMEN