Hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 9tik aurrera zornotzarrek kirol instalazioak web orritik erreserbatu ahal izango dituzte

Apirilaren 9tik aurrera zornotzarrek kirol instalazioak web orritik erreserbatu ahal izango dituzte

2018/03/26
• Ametx Erakunde Autonomoak abonatuei jakinarazten die apirilaren 9tik aurrera kirol instalazioak erreserbatzeko ez dutela Larrea kiroldegira joan beharko.

Amorebieta-Etxano, 2018ko martxoaren 26a.  Ametx Erakunde Autonomoak abonatuei jakinarazten die apirilaren 9tik aurrera kirol instalazioak erreserbatzeko ez dutela Larrea kiroldegira joan beharko.

Erreserba on line egin nahi duten guztiek horretarako aukera izango dute Ametxeko web orrian (www.ametx.eus - Zerbitzuak - Kirol zerbitzuak - Instalazioen erreserbak) dauden oharrei jarraituz. Erabiltzaile gisa alta eman eta une horretan erabilgarri dauden instalazioak erreserbatu ahal izango dituzte.