Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko Udalak Jose Mari Gonzalez “Sema” Ohorezko Danborrari izendatu du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Jose Mari Gonzalez “Sema” Ohorezko Danborrari izendatu du

2017/07/10
• “Sema” Danborradako alma mater eta zuzendari izan zen 30 urtez. • Danborradako musika bandak, danborrari talde guztiekin eta ikusleekin batera, euskal doinu bat eskainiko digu, Karmengo jaietako ekitaldi ospetsuari amaiera emateko.

Amorebieta-Etxano, 2017ko uztailaren 10a. Amorebieta-Etxanoko danborrada saihestu ezinezko ekitaldia da milaka zornotzarrentzat, eta urterik urtera hazi eta berritzen jarraitzen du.

Danborradako talde guztietako ordezkariek osatzen duten Batzordea, aurten bi asmo berrirekin datorkigu, Herriko Plazako emanaldi nagusia indartzeko gogoz.

Aurton, Batzordeak Ohorezko Danborrariaren izendapena egingo du, eta horretarako, Jose Mari Gonzalez Iza “Sema”, 30 urtez gora Danborradako Alma Mater eta zuzendari izan dena, aukeratu dute. Danborradako emanaldia amaitu baino lehen, plazan bertan, Izendapena egingo da, danborrari historiko biren parte hartzearekin.

Gainera, amaitzeko, bertan dauden herritar guztiek euskal abesti bat kantatuko dute denok batera, hau da, Danborradako Musika Banda (indarberritutako  Fanfarre Sugarri), danborrarien taldeak, publikoa eta danborradako gainontzeko taldeak, elkarrekin arituko dira. Abestia errazago kantatzeko, guztiei hitzen testua banatuko zaie.

40 urtetik gorako historia

Danborrada urtero egin da, duela 41 urtetik hona; hala ere, lehen emanaldiak izan zirenetik, 70 urte baino gehiago iragan dira. Iaz ikuskizunaren eguna aldatzea erabaki zen, herritar gehiagok izan zezaten bertaratzeko aukera. Aurton, uztailaren 21ean, ostiralean, izango da, 22:00etan. Iazko ibilbide berarekin.

Beraz, 2017ko Danborrada Nagusiaren ibilbidea hauxe izango da: Zelaieta zentrorik abiatu- Txiki-Otaegi kalea- San Pedro -San Miguel - San Juan –Nafarroa-Ibaizabal-Gudari-Herriko Plaza.

Uztailaren 20an, ostegunean, 18:00etan, Danborrada Txikiaren ibilbidea egingo da: Zelaieta zentrotik irten-Gudari kalea-San Miguel-San Juan-Gregorio Mendibil-Konbenio-Karmen-Luis Urrengoetxea-Larrabide-Karmen-Zelaieta parkea.