Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Usual argazkilariak bihar eman behar zuen hitzaldia, bertan behera

Jon Usual argazkilariak bihar eman behar zuen hitzaldia, bertan behera

2022/04/28
Hitzaldia Uztargi.klik elkarteak antolatutako erakusketaren baitan eman behar zuen Jon Usual argazkilariak.

`Zuri-beltzeko erretratua´ erakusketa ikusgai dago Zelaietako erakusketa gelan bihar arte. Amorebieta-Etxanoko Udalak Uztargi.klik elkarte zornotzarrarekin batera antolatutako erakusketak, hitzaldi bat ere aurreikusten zuen. Jon Usual argazkilariaren solasaldia biharko zegoen antolatua, argazkigintzaren artearen eta teknikaren inguruan. Udalak jakinarazi duenez, hitzaldia bertan behera geratu da.