Hemen zaude: Hasiera Albisteak JON MIKEL EUBA. Vulneario liburuaren aurkezpena

JON MIKEL EUBA. Vulneario liburuaren aurkezpena

2021/11/29
Amorebieta-Etxanoko nazioarteko artistarik ospetsuenaren "Vulneario" liburuaren aurkezpena. Abenduaren 3an, arratsaldeko 19.00etan, Zelaieta Zentroaren Auditorioan.

Vulnerario

Jon Mikel Euba

 

Jon Mikel Eubaren Writing Out Loud liburua argitara eman zenetik bost urte eta gero, Vulneario liburua argitara eman du. Euba, berriki Vienako Kunsthallen galerian bukatu den Cybernetics o the poor erakusketa, Bilbon Carrerasmugika galerian Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas eta, oraintsu,

Vulneario, hasieran artistaren erremediotzat idatzita zegoen, baina polili-poliki publiko ororentzat eskuliburu bihurtu da, errealitateari aurre egiteko tresna bilakuta arte.

Liburuan bere idazmen prozesuan sorturiko oharrak, norberaren apunteak, elkarrizketak eta kasuak, irakurketak eta erreferentziak (Ferlosio, Rousseau, Tsvietáieva, Barthes, Natalia Ginzburg, Foucault, Oteiza, Hitchcock, Godard, Murnau, Pasolini) biltzen ditu.

Bere praktika osoan bezelaxe, Jon Mikel Eubak irakurleari protagonismoa ematen dio, hasiera baten garrantzi bako egoerak aurkezten badio ere, eguneroko eszenak suspensea eta, batez ere, aztergai dira.

Jon Mikel Euba (Amorebieta-Etxano, 1967) performatiboa eta didaktikoa batzen dituen hainbat proiektoen egilea da. Bere obra hainbat lekutan ikusgai egon da eta nazioarteko bilduma zein erakunde artistikoen desberdinetako parte da. 2010 urtean, beste artista batzuekin, MUSAC-en Primer Proforma proiekto pedagogiko-esperimentala  sortzen du eta 2015 urtean, Donostiakoa Kalostra Eskola. 2014 eta 2017 urteen artean Action Unites masterra zuzendu zuen, Words Divide (On praxis, an unstated theory)Dutch Art Institute-an, Azken urteetan idazmena izanda bere lana, teoria teknikotik abiaturik praktika artistikoaren hausnarketan amaitu arte.

 "Umetan, mendietako bideak egiteko erabilitako metodoa zein zen kontatu zidaten: asto bat zama handiz bete eta gailurrerako bidera zuzendu. Astoa, energia maisuki erabiltzen duen animalia izanda, beti zig.zag-ean igotzen zuen, ahalik eta aldaparik leunenak igonda. Trazatutako bide berriak elementuon ekuazioaren emaitza ziran: zailtasun bat (mendi-hegala): helburu bat (aldapa gora saihestea), tresna bat (astoa), ordainsaria (azenarioa) eta gehigarria (zama handia)". Prozesu artistikoan, modu beretsuan, artistak bere intuizioari esker, estruktura bat materialez (errealak, idealak edota bitalak) gainezka kargatzea dinotso. Berezitasuna zera da: artista bera dela bere gain elementu guztiak hartzen duen bakarra: astoa da, aldapa gora, zama, bidezidorra eta azenarioa; eta horrez gain, formetatik batek ere ez dio zentzunik ematen.

                                                                                                                                            (Jon Mikel Euba, 2021)

 

                 

Caniche Editorial • Isabel Lerma • 696 74 72 22 • ilermabal@gmail.com