Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jan alai 2017

Jan alai 2017

2017/03/28
“Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen seigarren deialdia maiatzaren 24tik 28ra egingo da. Lehiaketaren helburua herriko ostalaritza bultzatu eta dinamizatzea da.

Parte hartu nahi duten establezimenduek apirilaren 21era arte izena emateko epea izango dute. Lehiaketaren oinarriak Ametxeko edo Udaleko web orrian eskuratu daitezke (www.ametx.eus; www.amorebieta-etxano.eus) edota Zelaietako harreran ere eskuratu ahal izango dira.

Lehiaketaren deialdiarekin batera emango den izena emateko orria bete eta Zelaietan aurkeztu beharko da.

Epaimahaiak ondoko pintxoak bozkatuko ditu:

  • Pintxo berritzailerik onena (EPAIMAHAI TEKNIKOA).
  • Pintxo herrikoirik onena (HERRI EPAIMAHAIA).
  • Zerbitzaririk profesionalena aukeratzea.
  • Bezeroen botoen artean 500€ garbi zozketatuko dira.
  • Pintxoen TOP TEN zerrenda.

 Lehiaketara aurkeztuko diren pintxoak jendearen eskura egon beharko dira lehiaketa egunetan, gutxienez jarraian adierazten den ordutegian: 12:00-15:00 eguerdian eta arratsaldez 19:00-22:00. Asteazkenean arratsaldez bakarrik eta igandean eguerdian bakarrik: 12:00-15:00.