Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jaietako irudiaren lehiaketa 2012

Jaietako irudiaren lehiaketa 2012

2012/05/24
Amorebieta-Etxanoko 2012ko jaietako promozioarako irudia (kartela, egitarauaren portada…) lehiaketaren oinarriak
  1. Partaideek nahi beste proiektu aurkez ditzakete lehiaketara.
  2. Formatua eta teknika libre izango dira.
  3. Honako testuak agertu behar du derrigor proiektuetan:

“Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2012 – Uztailak 15-27”.

Testua nahi den moduan taxutu eta diseinatu ahalko da.

  1. Euskarri digitalean entregatu beharko da proiektua (jpg, pdf edo psd).
  2. Honela entrega daitezke proiektuak:
    1. Ametx erakunde autonomoaren erregistroan (Zelaieta parkea z/g), izenpetu gabe, lehiakidearen datuak gutun-azal itxi batean ezarrita. Izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuko dira.
    2. E-mailez gazteinfo@ametx.net helbidera: Mezuaren gaia: Amorebieta-Etxanoko jaiak: Bi artxibo erantsita: Lehenengoa “Goitizena”  izenarekin eta hurrengo datuekin: izena, abizen bi, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.  Bigarren artxibo bat irudiarekin. (proiektua hartu izana baieztatuko da egun baliodun berberean edo hurrengoan).
    3. Postaz: Amorebieta-Etxanoko kartel lehiaketa. Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano. Lehiakidearen datuak gutun-azal itxi batean, izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia zehazturik.
  3. Proiektuak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 12an amaituko da, gaueko 21:00etan.
  4. Lanetan ez da ikusteko moduan jarriko, ez egilearen izena, ez identifikatzeko balio duen beste ezein datu.
  5. Egileak proiektuan irudikatzen diren pertsonaien gaineko eskubideen jabe beharko du izan.
  6. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saritutako lanik, ezta xede komertzialetarako erabilitakorik ere.
  7. Honela aukeratuko da proeiktu irabazlea:

Adituen epaimahaia: Epaimahaiak, gutxienez, lau lanen artean egingo du aukeraketa eta jai-batzordeak, ekainaren 18an batu eta proiektu irabazlea zein den erabakiko du.

  1. Ekainaren 19an jakinaraziko da, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta zentroan eta www.ametx.net eta www.ametxgazteria.net web orrietan, zein den proiektu irabazlea.
  2. Honakoak izango dira epaimahaikide adituak, Ametxeko presidenteak izendatutakoak:
    1. Publizitatearen alorreko aditu bat.
    2. Bi artista edo diseinatzaile grafiko.
  3. Proiektu irabazlea jaietako kartelean eta jai egitarauaren azalean irudikatzeko konpromisoa hartuko du Udalak. Lanaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahalko dizkio epaimahaiak lehiakideari.
  4. Jaietako irudia egiteko erabiltzen diren irudien eta testuen lanketak egokia izan behar du genero berdintasunaren ikuspuntutik.
  5. Sari bakarra izango da, 1.000 eurokoa (garbia)
  6. Epaimahaiaren eta jai-batzordearen erabakia onartu beharrekoa izango da.
  7. Proiektu irabazlea zein den argitaratzen den egunaren hurrengo 30 egunen barruan, saririk gabeko lanak itzuliko dira Gazteentzako Informazio Bulegoan, ohiko ordutegian. Antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.
  8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak erabat onartzea.
  9. Informazio gehiago: Zelaieta zentroa. Gazteentzako Informazio Bulegoa.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 16:00-19:00.

Harremanetarako telefono zenbakia: 94 630 06 50

e-posta: gazteinfo@ametx.net

Helbidea: Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Jaietako irudiaren lehiaketa 2012

2011ko irudia