Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jabier Muguruzaren “Harriaren hiztegia”, Bernardo Atxagaren testuak izango dituen kontzertuak hasiera emango dio Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoko denboraldi berriari

Jabier Muguruzaren “Harriaren hiztegia”, Bernardo Atxagaren testuak izango dituen kontzertuak hasiera emango dio Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoko denboraldi berriari

2017/10/03
• Familia osoarentzat zuzendutako ikuskizuna, urriaren 6an izango da • Gustu eta publiko guztientzako proposamenak dira, dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.

Amorebieta-Etxano, 2017ko urriaren 2a.  Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak herriko kultur guneko denboraldi berrirako programazioa aurkeztu du. Gustu eta publiko guztientzako proposamenak jasotzen ditu: dantza, antzerkia, musika, zinea eta familientzat eta umeentzat prestatutako ikuskizunak.

Denboraldi berriari hasiera emango dion lehen ikuskizuna “Harriaren Hiztegia” izango da. Jabier Muguruzak (musika) eta Bernardo Atxagak (testuak) sortutako familia osoarentzat zuzenduta dagoen kontzertua da. Urriaren 6an izango da arratsaldeko 20.00etan.

Datozen hilabeteetan, Zornotza Aretoan KINE zineklubeko hiru ziklo ikusi ahal izango dira. Lehenengoa Opera Prima zikloa izango da eta bertan, urrian zehar ikusi ahal izango diren lau film hartuko ditu. Bigarren zikloa “Zinea gizartearen ispilu” lelopean, azaroan izango da eta abenduan berriz, “Dokufilia” zikloa.

Honez gain, Zineklubak mendiari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu Zornotza Mendi Taldearen eskutik. “Andres Espinosa Gogoratuz.Mendi Astea” titulua izango du.

Hainbat dantza, antzerki, musika eta zine ikuskizun beteko dute Zornotza Aretoko programazioa. Programa kontsulta dezakezu hemen: https://www.ametx.eus/eu/zerbitzuak/aretoa?set_language=eu.

Nabarmentzekoak dira bi artista lokalen ikuskizunak. Alde batetik, Miren Larreak ANITAMARAVILLAS Teatroak estreinatuko duen lana (Jon Braun), eta beste alde batetik Mikel Urdangarinek bere taldearekin “Margolari” lana aurkeztuko du.