Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Udalaren kirol instalazioetako abonodunek aldaketak egiteko epea

Irekita dago Udalaren kirol instalazioetako abonodunek aldaketak egiteko epea

2017/12/20

2018ko urtarrilean ekingo zaio udalaren kirol instalazioak erabiltzeko urteko abonuaren kuota kobratzeari.

Ordaintzeko moduari, helbideratzeari, kontu zenbakiari, edo bestelako konturen bati dagokion aldaketarik egin edo baja ematea nahi duten abonatuek horren berri emateko epea 2018ko urtarrilaren 5era artekoa da.

Ametx erakunde autonomoaren Artezkaritza Batzordeak, udalerriko biztanleek kirolean jardutearen alde jokaturik, aurreko urteetako prezioei eustea erabaki du.

Kirol zerbitzuetan abonatuak direnek Larrea kiroldegira edota Zelaieta zentrora jo dezakete egoki deritzeten kudeaketak gauzatzeko.

Ametx erakunde autonomoaren kirol zerbitzuek eskutitz bidez emango diete honen berri abonatuei, indarrean dauden tarfiak biltzen dituen orria (HEMEN) ere erantsita. Bidalketa arazo baten zioz, hartzaileetako batzuek joan den urteko eskutitza jasoko dute, eta aurtengoa nahi izanez gero, (HEMEN) edota Larrea kiroldegian nahiz Zelaieta zentroan eskura dezakete.