Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko urtarriletik martxora bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

2018/11/12
Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Azaroaren 12tik 30era bitartekoa izango da inskripzio epea, eta abenduaren 10ean zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 14an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta abenduaren 19ra arte, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.

Abenduaren 26an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak (abenduaren 10eko zozketaren ondoriozko ordenaren arabera), eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

 Pertsona horiek, ikastaroa egin nahi izanez gero, abenduaren 26a eta 27a izango dute ordainketa egiteko.

Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, abenduaren 28tik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta ordainketa gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.