Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko iraileko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2019ko iraileko ikastaroetan izena emateko epea

2019/07/11
• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Abuztuaren 14ra bitartean luzatuko da inskripzio epea. Beharrezkoa izanez gero, abuztuaren 20an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 21ean argitaratuko dira lekua duten pertsonen zerrendak, eta abuztuaren 28ra arte, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa.

Gogorarazten da Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.