Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko apiriletik ekainera bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2018ko apiriletik ekainera bitarteko ikastaroetan izena emateko epea

2018/02/26
Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Martxoaren 12an amaituko da inskripzio epea, eta 14an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, hilaren 16an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko oholean lekua duten pertsonen zerrendak, eta martxoaren 23ra arte gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira.

Hil bereko 26an argitaratuko dira Larrea kiroldegiko iragarki oholean leku hutsak okupatzeko eskubidea duten eskatzaileen izenak (martxoaren 14ko zozketaren ondoriozko ordenaren arabera), eta interesdunek bertan kontsultatuko dute lekua duten ala ez.

 

Pertsona horiek, ikastaroa egin nahi izanez gero, hilaren 26a eta 27a izango dute ordainketa egiteko.

 

Behin epe hori igarota, eskubide guztiak galduko dituzte, eta leku hutsik geratuz gero, biharamunetik aurrera Larrea kiroldegiaren sarrerara etorri eta ordainketa gauzatzen dutenei esleituko zaizkie, agerpen ordenari zorrozki jarraituaz.

 

UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

 

Igeriketa ikastaroan lekua lortu ez eta itxaron-zerrendan geratzen diren umeek bermatuta izango dute lekua ezaugarri berberak dituen hurrengo ikastaroan, beti ere zerrendaren ordenari jarraiki, ikastaroaren lekuak bete arte.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.