Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Larrea kiroldegiko 2017ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita dago Larrea kiroldegiko 2017ko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

2017/05/18
• Erabiltzaileek ez dute zertan Larreara joan aurretiko izen-ematea egiteko, eta etxetik gauza dezakete, Internet erabilita.

Ekainaren 19an amaituko da inskripzio epea, eta ekainaren 20an zozketatuko dira ikastarootan dauden lekuak, eguerdiko 12:00etan. Zozketa egin eta gero, 21ean argitaratuko dira lekua duten pertsonen zerrendak, eta ekainaren 27ra arte, gauzatu ahalko dute interesdunek ordainketa. Ikastaroan lekua izan eta, epe horretan matrikula ordaintzen ez dutenen eskariak bertan behera utzitzat hartuko dira, eta itxarote zerrenda osatzen duten pertsonei esleituko zaizkie leku hutsak, ordenari hertsiki jarraiturik.

Gogorarazten da, halaber, Ametx erakunde autonomoak ezarrita duela eskaintza osatzen duten ikastaroak antolatuko badira, ezinbestekoa dela matrikula egiten dutenen pertsona kopurua guztirako lekuen gehi bat izatea gutxienez.

Interesa duten pertsonek on-line bete ahalko dute, aurretiko-izen-ematea interesa duten  diziplinan edo, bestela, Larrea kiroldegira joanda.