Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibiliaz ezagutu: Bizkaiko txakolinaren eta sagardoaren lurraldeetan barrena

Ibiliaz ezagutu: Bizkaiko txakolinaren eta sagardoaren lurraldeetan barrena

2013/03/11

Udaleko euskara sailaren ekimena da • Bizkaian txakolina eta sagardoa ekoizten direneko inguruetako batzuk ezagutzeko parada bikaina eskainiko duten lau martxa antolatu dira, gida euskaldunek lagunduta. • Ibilaldiak apirilaren 13an eta 20an, eta maiatzaren  4an eta 11n izango dira, goizeko 8:30ean hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Gudari kaleko autobus geltokia izango da batzeko tokia. Azken egunean, nahi dutenek, txakolin dastaketa batean eta bazkarian parte har dezakete.

Informazio gahiago nahi baduzu, sakatu HEMEN.