Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibiliaz ezagutu - Bizkaiko Lau Perla

Ibiliaz ezagutu - Bizkaiko Lau Perla

2014/03/05
Lau ibilibide bikain aukeratu dira: Apirilaren 5ean, Ispaster-Ibarrangelu; Apirilaren 12an, Elantxobe - Laida; Maiatzaren 10ean, Oleta - Atxarte; Maiatzaren 17an, Pagomakurre - Urigoiti.

Oraingo lau ibilbide hauetarako, sua eta leia, beroa eta hotza edo bitsa eta ihintza batu nahi izan ditugu.

Horregatik, lehenengo ibilbide bietan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ezagunean zehar ibiliko gara, hain ezagunak ez diren bideetan barrena. Kantauri itsas menderaezina lagun, bertako kalak eta hondartzak ezagutuko ditugu.

Hurrengo bietan, ordea, goi mendietara igoko gara, Urkiola eta Gorbeia Parke Naturalak bisitatuz. Haize finak aurpegia leuntzen digun bitartean, historiaz eta magiaz beteriko lekuak zeharkatuko ditugu.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: Zelaieta zentroa.

Ibilbideak: HEMEN

Mendian ibiltzeko, oso gomendagarria da federatzea. Hemen dituzu lagungarri gertatuko zaizkizun dokumentuak:

Zelan?

Fitxa 1

Fitxa 2