Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibilbideak familian

Ibilbideak familian

2013/04/22
Edizio honetako azken irteera izango da maiatzaren 19koa

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak... Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea, eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko. Hurrengo ibilaldia maiatzaren 19an izango da, eta Goikolexeatik Zornotzarainoko bidea egingo da. Oraingo honetan, ortuko lanak izango da landuko den gaia, gizakiaren jarduera hau hobeto ezagutze aldera.

Parte hartu nahi dutenek Zelaieta zentroan eman dezakete izena. Irteeraren prezioa 2 eurokoa da, eta lekuak mugatuak dira.

Autobus zerbitzua dago, eta gidari euskalduna izango dute lagun ibilaldi osoan.

Hitzordua, ohiko moduan, goizeko 10:00etan izango da, Gudari kaleko autobus geltokian.