Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibilbideak familian

Ibilbideak familian

2013/01/11
Otsaileko irteeraren inskripzio-epea zabalik

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak... Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko.

Otsailaren 17an, igandea:

Orozketa – Berna (7 kilometro)

Prezioa: 2 euro

Goizeko 10:00etan

Autobus zerbitzua

GAIA: Artzaintza

Izena emateko: Zelaieta zentroa

Lekuak bete arte