Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hurrengo Ibilbidea Familian, apirilaren 21ean

Hurrengo Ibilbidea Familian, apirilaren 21ean

2013/03/20
Gorozikatik Zornotzara etorriko dira partaideak, eta zuhaitz espezieak izango da gaia

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak... Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko. Hurrengo ibilaldia apirilaren 21ean izango da, eta Gorozikatik Zornotzarainoko bidea egingo da. Oraingo honetan, zuhaitz espezieak izango da landuko den gaia, inguratzen gaituzten arbolak hobeto ezagutze aldera.

Parte hartu nahi dutenek Zelaieta zentroan eman dezakete izena. Irteeraren prezioa 2 eurokoa da, eta lekuak mugatuak dira.

Autobus zerbitzua dago, eta gidari euskalduna izango dute lagun ibilaldi osoan.

Hitzordua, ohiko moduan, goizeko 10:00etan izango da, Gudari kaleko autobus geltokian.