Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri kiroletako topaketa arrakastatsua Larrea kiroldegian

Herri kiroletako topaketa arrakastatsua Larrea kiroldegian

2019/01/31
Eskola mailako Herri Kirolen txapelketako topaketa izan zen joan den igandean. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua, Bizkaiko Herri Kirolen federazioak babesa izan zuen ekitaldiak.

Joan den igandean, urtarrilak 27, goizeko 11:30ean ekin zioten Durangaldeko eta inguruetako bejamin eta alebin kategorietako gaztetxoek eskola mailako Herri Kirolen Txapelketako 2018-2019 denboraldiko topaketari.

Durangaldeko eta inguruko benjamin eta alebin kategorietako taldeak bildu zituen ekitaldiak, eta bertan izan ziren Ama ikastetxea, Andra Mari Ikastola eta Larrea eskolako taldeak ere.

Giro ezin hobean jardun zuten benjamin eta alebin kategorietako seina taldek, guztira 100 partaidetik gora izanik Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Bizkaiko Herrik Kirol federazioren babespean gauzatzen den ekimen gero eta arrakastatsuago honetan.