Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Heriotzari aurrez aurre begira" eta "Relatos a Vuelapluma" liburuen aurkezpena

"Heriotzari aurrez aurre begira" eta "Relatos a Vuelapluma" liburuen aurkezpena

2022/10/14
Heriotza eta kontakizun laburrak lantzen dira aurkeztuko diran liburuetan.

Urriaren 19an,19.00etan, Oskar Gaztelu larrabetzuarrak heriotzari buruzko teorietara hurbilduko gaitu, hurbileko erlijioek ezarritakotik urrunduz. Heriotzari aurrez aurre begira liburuak Bilboko Udalak antolatzen duen Unamunoren saria jaso du, saiakeran. Aurkezpenaren sarrera eta gidaritzapena Jon Andoni Sayagok egingo ditu.

Bestalde, urriaren 20an, 19.30etan, auditorioan, Lola Lopez de Lacallek dinamizatutako sormenezko idazmenaren tailerrean idatzitako relato laburren aurkezpena izango da. "Relatos a Vuelapluma" liburuak erakusten du irakurle izatetik haratago joan daitekeela, orri zuri baten adierai eta idatz daitekeela, beharrezko teknikak erabiliz eta testo mota bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz.