Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gosari Gozoak - Alex Txikon

Gosari Gozoak - Alex Txikon

2018/05/25
Ekainaren 12an goizeko 09:30ean, Gosari Gozoak ekimenaren 4. saioa izango dugu. Gonbidatu ezaguna izango dugu Urtzan: Alex Txikon mendizalea.

Mendizalea bazara, ezin duzu galdu Gosari Gozoak jardueraren 4. saioa! Ekainaren 12an mendizale ezagun bat izango dugu gurean. Alex Txikon lemoarrak bere azken espedizio eta abenturen berri emango digu Urtza tabernan, goizeko 09:30etik aurrera. Txikon, gainera, Euskaraldiako hamaikako nazionaleko kidea da.

Hau gutxi balitz, Urtza Tabernako Julen Bazek prestatutako pintxoak ere izango ditugu. Julenek saria jaso berri du bere lanagatik.