Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztedi Durangaldea programaren barruan dagoen Amorebieta-Etxanoko ENPRESA IDEIEN LEHIAKETAko sariak banatu dira

Gaztedi Durangaldea programaren barruan dagoen Amorebieta-Etxanoko ENPRESA IDEIEN LEHIAKETAko sariak banatu dira

2018/03/06
• Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Durangaldeko Udalen partehartzearekin garatutako Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan Enpresa Ideien Lehiaketa antolatu zen. Sari banaketa martxoaren 2an, ostiralean, Ermuko Izarra Centre eraikinean egin da. • Amorebieta-Etxanon bi proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta 1. Eta2. Saria eskuratu dute. • Gaztedi Durangaldeko hiru zonalde bakoitzean deialdi bat egin da eta guztira 12 proiektu aurkeztu izan dira: 2 Amorebietan, 2 Durangon eta 9 Ermuan.

Bizkaiko Foru Aldundiak GAZTEDI BIZKAIA 2020 proiektua bultzatu zuen eta Durangaldeko Udalek bat egin zuten GAZTEDI DURANGALDEA abiaraziz. Bertan barneratutako ekintzen artean, 16-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako enpresa ideien lehiaketa antolatu zen. 2017ko abenduan eta 2018ko urtarrilean jasotako proiektuak baloratu ondoren, irabazleei merezitako saria emateko txanda izan da.

Guztira, 12 proiektu jaso dira, gehienak informatika aplikazio berriekin zerikusia dutenak. Lehiaketa ondorengo udalerrietako gazteei zuzenduta egon da: Durango, Abadiño, Mañaria, Berriz, Iurreta, Izurtza, Zaldibar, Mañaria, Garai, Amorebieta-Etxano, Ermua eta Mallabia. Hiru zonaldetan zatitu da Durangaldea eta sariak ere zonaldeka banatuko dira: 1000 euro talde irabazleari eta 500 bigarren sarituari.

  • ZORNOTZAK ondorengo bi proiektuak saritu ditu:

       BERBIZI proiektua. SARIA: 1.000 €.

   Erabiltzen ez diren eraikinak errekuperatu, moldatu eta merkaturatzea proposatzen du. Interesaturiko pertsonen artean sarea eratu eta bitartekaritza egin. Egileak: Ianara eta Martzel Do Nascimento eta Izaskun Narbaiza.

      SKYROAD proiektua. SARIA 500 €.

   Norberari egokituriko turismo bidaiak prestatzea proposatzen du, bezeroaren gustu, interes eta diru edo aurrekontuaren arabera moldatuta. Egileak: Markel Rodríguez, Markel Bilbao, Omar Sacristan eta Eneko Torre.

  • DURANGOK ondorengo bi proiektuak saritu ditu:

       DOOZY proiektua. Saria: 1.000 €

   Etxean ditugun gauzen alokairua –bigarren eskukoa- berme eta aseguratuta, behin edo oso noizbehinka behar diren gauzak erosi behar ez izateko. Egileak: Candela Zabala, Kepa Azkarate eta Unia Olaso.

       EXPRESS NAP proiektua: Saria: 500 €

   Atsedena hartu, norbere burua garbitu eta trasteak lagatzeko alokatuko liratekeen kabinak dira bidaian dauden pertsonentzat, aireportuak dituzten gabezien osagarri. Egileak: Isabel Castro, Jon Arribas eta Julieta Ferrino.

  • ERMUAN saritu diren proiektuen zerrenda ondokoek osatzen dute:

       DAMDAW proiektua. Saria: 1.000€

   Lan-arriskuen prebentziorako aplikazioa da. Egileak: Andoitz Horrillo, Xabier Sánchez eta Alexander Arévalo

       ERMUAP proiektua. Saria: 500 €

   Herriari eta bertan gertatzen denali buruzko App “erabilgarri, erraza eta intuitiboa”. Informazioa berehala iritsiko zaio erabiltzaileari bere zaletasun, adin eta interesei egokituta. Egileak: Maialen Arrizabalaga, Aitor Ferreño eta María Rodríguez.

       TIME TRAINER proiektua. Saria: 500 €

   Gailu elektronikoa, kirolaren praktika areagotzeko. Entrenatzaile pertsonalaren internaza du. Egileak: Mikel Errasti, Mireia Martín eta Almudena Maeso.

       MYCAREER proiektua. Saria: 500 €

   Ikasketa eta lan aholkularitzarako zerbitzua da, pertsonak lan alorrean ditugun jomugak lortzen laguntzeko. Fase guztiak barne hartzen ditu: unibertsitateko ikasketak, lehen lana eta pertsonaren gogo-betetzea. Egileak: Iván Fernández, Leire Fernández eta Olatz Masie.

       AURKITZEN EH proiektua. Saria 500 €

   Web eta app plataforma da, galdutako objektuak iragartzen eta berreskuratzen laguntzeko xedea duena. Zerbait galdu duenak bertan begiratu eta aurkitu duenarekin harremanetan jar daiteke, musutruk edo sari baten truke. Egileak: Imanol Acebedo, Sergio Rubio eta Garikoitz Lamariano.