Hemen zaude: Hasiera Albisteak GABONETAN JAI

GABONETAN JAI

2012/12/21
Abenduaren 26tik 30era, 0 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen Gabonetan Jai programa izango da Zelaieta zentroko pilotalekuan.

Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 19:30era izango dute gazteenek bertan parte hartzeko aukera.

Sarreraren prezioa 2 eurokoa da eguneko. Bost egunetarako bonoa erosiz gero, berriz, 8 eurokoa.

Umerik txikienentzat, 0 eta 5 urte bitartekoentzat hain zuzen, ludoteka izango da, jolasak, zalditxoak, puzgarriak, eta margotzeko eta makilatzeko tailerrak.

6 urtetik gorakoentzako esparruan, berriz, egunero-egunero aldatuko da jarduera-eskaintza: karaokez hornitutako musika eta dantza gunea, koreografiak, mozorroak eta pasarela; puzgarriak eta ohe elastikoak; minigolfa, ping-ponga, futbolina, igela eta tailerrak.

Abenduaren 30ean 18'00etan disko festa mitologikoa izango da ekintza guztiei bukaera emateko.

Honekin batera, abenduaren 29an 18'00etan “Magic spectacular” Familientzako ikuskizuna izango dugu Zornotza Aretoan Sun Magoaren eskutik.

Deskontu berezia Gabonetan Jai bonoarekin eta zornotza aretoko bazkideei.


Sarreren prezioa:  5 euro eta 2,5 euro deskontuarekin