Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familientzako hurrengo ibilbidea, martxoaren 17an

Familientzako hurrengo ibilbidea, martxoaren 17an

2013/02/18
Kimeratik Zornotzarako ibilaldiaren eguna aldatu egin da, eta martxoaren 17an izango da.

Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak... Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko. Hurrengo ibilaldia martxoaren 17an izango da, eta Kimeratik Zornotzarainoko bidea egingo da. Oraingo honetan, ura izango da landuko den gaia.

Parte hartu nahi dutenek Zelaieta zentroan eman dezakete izena. Irteeraren prezioa 2 eurokoa da, eta lekuak mugatuak dira.

Autobus zerbitzua dago, eta gidari euskalduna izango dute lagun ibilaldi osoan.

Hitzordua, ohiko moduan, goizeko 10:00etan izango da, Gudari kaleko autobus geltokian.