Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

2018/09/25
• Oraingoan hurbileko ingurutik apur bat urrundurik gauzatuko ditugu ibilaldiak. Urruntze horretarako, Amorebieta-Etxanoren ezkerraldera eta eskuinaldera begira jarri gara, eta mendebaldetik ekialdera eragingo gaitu udazkeneko haize epelak, 12-15 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. • Ibilaldiak urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 10ean eta 17an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.eus web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Hamabi eta hamabost kilometro bitarteko lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalaren mendekoa den Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan. Oraingoan hurbileko ingurutik apur bat urrundurik gauzatuko ditugu ibilaldiak. Urruntze horretarako, Amorebieta-Etxanoren ezkerraldera eta eskuinaldera begira jarri gara, eta mendebaldetik ekialdera eragingo gaitu udazkeneko haize epelak.

Ibilaldiak urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 10ean eta 17an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroako parkinean eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Urriaren 20an, Enkarterriak 1: Ibilbide honetaz baliaturik, Enkarterrietako parajeetako bat ezagutuko dugu. Karrantzaren edertasunak liluraturik utziko gaitu, eta Armañonen inguru ederra bezain latza ezagutuko dugu.

 

Urriaren 27an, Enkarterriak 2: Ibilbide honek ez gaitu batere epel utziko. Txunditzeko dugun gaitasunak goia joko du oraingoan, berde biziko tontor leunak eta harrizko mendi puntak tartekatu egingo baitira gure begien aurrean.

Azaroaren 10ean, Aulestia- Markina: Lea-Artibaiko haran sakon eta estuetan barrena ibiliko gara irtenaldi honetan. Mendiz inguratutako zulotik abiatuta, eguzki izpien epeltasunarekin bat egiteko asmoaz goranzko bidea hartuko dugu, gailurreko ikuspegiez gozatzeko.

Azaroaren 17an, Araotz (Oñati): Bizkaia lurralde historikotik gehiegi urrutiratu gabe, neba-arreba ditugun gipuzkoarren lurraldea bisitatuko dugu. Zeruko laino artean galtzen diren tontorrak alde batera utziz, apaltasunez bezain besteko edertasunez jantzitako mendi, paseo eta ibilbideez gozatuko gara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.eus web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Jarduera fisikoaren onura, orohar, berekin dakarren arriskua baino handiagoa da. Nolanahi ere, ariketa fisikoa egiten duen orok jakin beharra dauka jarduera horiek eguneroko bizimoduan arriskurik gabe txertatzen, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen.